XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilbo-Bizkaiko banko berria.

Joan den ostiralean zabaldu da berria, Euskadiko bi banko handienak: Bilbokoa eta Bizkaikoa, elkartzen zirela, banko berri bat egiteko eta banko hori, Espainiako handiena izanen dela.

Bilboko bankoak 23 Miliar pesetako kapitala du, Bizkaikoak 20ekoa.

Bilbokoak 24 miliar pesetako irabazia izan du jaz, Bizkaikoak bezela.

Bilbokoak 1.354 bulego baditu, Bizkaikoak 1.039.

Bilbokoak 16.000 langile ditu, Bizkaikoak 9.000.

Espainian daude Europa guziko bankoen %25.

Bankoa sobera barreiatua da, Europako beste bankoekin konparatuz.

Duela zonbeit aste, Bilbokoak Banko Espainola erosi nahi izan zuen OPA baten bidez.

Madrilek ez zuen horrelakorik onartu.

Orai hor daukate Espainia guziko banko azkarrena, Euskaldun banko bat.

Banko berriak, Espainia eta Euskadiko sektore industrial inportanteenak kontrolatuko ditu.

Azken urte hauetan, burdingintza eta sukal-tresneriak bazterrera utzirik apur bat, geroa ez delakotz hor, eletrika, axurantza, petrolio eta etxegintza sailetan sartu dira gehiago.

Hala nola Petronor-en kapitaletik %22 bere eskutan izanen duen banko berriak; Bizkaiko bi aurrezki kutxek %5`5 baitute bakotxak, heldu da Petronor-en kapitaletik heren bat Bizkaitarren eskuetan dela.

Bilboko bankoa, Sabin, Koipe, KAS, Iberduero, Garabilla kontserbak, Naviera Bizkaina eta horrelakoen administeritza kontseiluan da.

Bizkaikoa berriz Vasco Aragonesa otobidea, General kimika eta beste batzuetan.

Euskal Herrian berean 32 banko estatal badira, 6 arrotz, 6 aurrezki kutxa, bi kredito banko kooperatiba.

Hor ere elgarretaratze beharra senditzen dute 1992 hurbiltzearekin: orotara 1.642 bulego bazen 1986ean!.

Bizkaiko eta Bilboko aurrezki kutxak elgarretaratze solasetan dira jadanik.

Lau probintzietako 8 aurrezki kutxek bat egitea serioski aipatzen dute.

Funtsean federazio bat egiten dute jadanik.